Urteko Ekintza Plana egitean kontuan hartu ditugu jasotako orientabideak, instrukzioak, gure Kalitateko Kudeatzeko Sistema eta gure 15-16 memorian proposatutako hobekuntzako ekintzak. Horiek guztiek lagundu digute gure koordinazio bileretan, batez ere, ardatza non kokatu zehaztean.
Lehenengo eta behin, Kalitate Kudeatzeko Sistema lau urterako izango da, hau da, 17-18 ikasturtean berriro aztertuko dugula.
Bigarrena, aurtengo UEPean helburu batzuk mantenduko ditugu eta beste batzuk, aldiz, berriak izango dira eta horiek lotuta egongo dira gure hobekuntzarako ekintzekin.