Aholkularitza

 


 

Gure aholkularitza lana honetan datza: metodologia inklusiboak bultzatzea, metodologia hauek curriculum-a  konpetentzien bidez garatzea errazten dutelako, eta ikasle guztien integrazioa laguntzen dutelako. Badira ikastetxeetan aurreko bi puntu sustatzeko hainbat programak; adibidez, Hobekuntza Planak, Eskola 2.0 programa, HPBko ikasleen jarraipena eta esku-hartzea, HTB programa, HMH, Normalkuntza, Hezkuntza Zientifikoa, Formakuntza-Berrikuntza proiektuak non gero eta gehiago HPen ekintzak garatzen diren, eta abar.