Aurkezpena eta Historia

Berritzeguneak

Getxoko Berritzegunea  EAEko beste Berritzegunekin batera 2001 eko otsail aren 16ko dekretuan atera zen

Prestakuntza eta Berrikuntzarako laguntzeko zerbitzu bezala sortu dira. Heuren xedea Ikastetxeekin batera lan egitea da, hezkuntza hobekuntzari begira. Ikastetxeen beharrizanei erantzuna emateko eta bereziki azken urteetan sortzen joan diren eskaera berriei erantzuteko daude.

Aurreko etapan Prestakuntzan eta Hezkuntzaren Berrikuntzan Laguntzeko Zentroak, ABT (Aholkularitza Baliabide Tegiak)  eta  beranduago    PAT ( Pedagogi Aholkularitza Tegiak) izan ziren.

Getxoko Berritzegunearen eskuhartzearen barruan   ondoko udalerriko ikastetxe  plubiko zein pribatuak daude: Bakio, Mungia, Barrika, Gatika, Laukiz, Lemoiz, Gorliz, Plentzia, Urduliz, Sopelana, Berango eta  Getxo.

Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzaren menpekoa da eta funtzionalki Hezkuntza Berrikuntzarako Zuzendaritzaren arabera.

Berritzeguneen plantilla, honela egongo da osatuta:

- Zuzendari bat

-Etapako  bost aholkulari. Haur-Lehen Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza (arlo sozio-linguistikoa  (2)  eta  arlo zientifiko-teknologikoa)

-Programen bi aholkulari : IKT eta Normalkuntza

-Hezkuntza Premia Bereziko lau aholkulari: Garapen Nahaste orokorrak, Ikasteko Gaitasunen garapena, Komunikazioaren ulergarritasuna eta Garapena eta Gizarteratzea

Atxikitako pertsonala:

- Idazkari dokumentalista bat

-Logopedak (bi térdi)

-Fisioterapeutak ( bat térdi)