Zuzendaria:


- Zuzendaritzei laguntza orokorra ematea, eskualdeko mintegien bitartez eta, bereziki, zuzendaritza berriei.


- Laguntza eskatzen duten zuzendaritzei laguntzea zuzendaritza-proiektuaren jarraipena egiten.


- Hezkuntza-ikuskaritzarekin koordinazioa eta lankidetza sustatzea.


Etapako aholkularitzak:


- Ikastetxeei alderdi didaktiko eta pedagógico orokorrei buruzko aholkularitza eskaintzea eta horien jarraipenean eta ebaluazioan parte hartzea. Helburu nagusia ikastetxeetan curriculumaren garapena sustatzea izango da,betiere oinarrizko gaitasunak eskuratzera bideratuta. Hori lortzeko tresnarik egokiena hobekuntza-planak dira.


-Dagokion etaparen mailan, prestakuntza eta berrikuntzarako eskariak bideratu, egokitu eta haiei erantzutea,ikasgelako antolamenduari dagozkion alderdiak barne direla.


-Eskola 2.0 proiektuaren prestakuntzan inplikatzea, ikuspegi metodologikoa eskainita eta curriculuma garatzeko garaian tresna digitalak erabilita.


-Proiektu hirueledunen aholkularitzan inplikatzea, eta, oro har, ikastetxearen hizkuntza-proiektuen garapenean laguntzea.


-Aholkularitza,heziketa eta berrikuntza lanetan,generoaren iksupuntua, kulturartekotasuna eta zehar balioak sartzea curriculumera,pertsonaren garapen integral eta orekatsua ahalbideratu eta bideratzen baitute dimentsio guztietan-afektiboa eta kognitiboa-pertsonaren barruan eta kanpoan.


HPBen aholkularitzak:


- HPBei erantzun espezifikoa ematea.Ikasleeen hezkuntza-premia bereziei erantzutea,Hezkuntza Berrikuntzarako Zuzendaritzak ezarritako norabideen arabera.


- Ikasteko zailtasunak dituzten  ikasleen eskaera berrien ebaluazioa


- HPBen ardura duten irakasleei aholkuak ematea: tutoreak, kontsultoreak, orientatzaileak, PTEak, ALEak, HLEak.


Hizkuntza-normalizazioko aholkularia.


- Hizkuntza-normalizazioko programa duten ikastetxeei arreta ematea.


-Programen diseinuan eta lanketan parte hartzea


-Eskualdeko ikastetxeekin gauzatzen duen aholkularitzako esku-hartzearen  lehentasunezko  gaiak erantzun.


-Dagokion programaren jarraipena eta ebaluazioa burutzea


-Dagokien programan prestakuntza-jarduerak burutzea eta bere inguruan lan-mintegiak edo  lan-taldeak dinamizatzea.


IKTetako aholkularia.


- Sare-Hezkuntza lerro estrategikoa bultzatzea ikastetxe guztietan.

 

- Haien prestakuntza proiektuetan Teknologia berriak sartuta dituzten ikastetxeei laguntza eman.


-Ikastetxeetako prestakuntza indartzea (dinamizatzaileak), bai Lehen Hezkuntzan, bai Bigarren Hezkuntzan.

 

- Hezkuntza Sailari lagundu gai honetan dituzten prorameei garatzen


-IKT heldutasun-eredua garatzen ari diren ikastetxeen jarraipena egitea.