LERRO ESTRATEGIKOAK

 

1. Ikastetxeetan hezkuntzarako ikerketa eta berrikuntza sustatuko da; horretarako, ikastetxeen testuinguruaren errespetoa eta ezagutza kontuan hartuko ditugu. Hori guztia sustatzeko aholkularitzan eta prestakuntzan profesionak onak izango gara, ikastetxeek egingo duten ebaluazioa haintzat hartuz hobetze aldera egingo dugu iraskasleen artean hobekuntza bukltzatzeko eta honekin batera ikaslerian eragina izateko.


2. Ikastetxeetako eskaerak bideratuko dira eta haien informazioa eta beharrizanak Sailera eramango dira. Uneak antolatuko dira zonaldeko hainbat erakunderen partehartzea bultzatzekoo, elkarren arteko komunikazioa bideratzeko asmoz.


3. Talde lana egingo da lan giroa eta errespetoa kontuan hartuz, elkarrekin lana eginez eta prestakuntza jarraia bideratzen. Talde lan hori errazteko Kalitate Kudeaketa Sistema garatuko da, ezagutzei, ahalmenei eta esperientziei etekina ateratzeko.